HISTORIA

1904 Gaur egungo Donostiako Teniseko Elkarte Errealaren inaugurazioa. 115 urte igaro dira jada orduko San Sebastian Recreation Club hartan tenisean nazioarteko lehen txapelketa egin zenetik. Mende luze honetan, donostiarrek eta bisitariek klubeko pistetan garai bakoitzeko ‘nadal’ jokalariak ikusteko zortea izan dute: Tilden, Santana, Sánchez-Vicariotarrak, Orantes…

historiaKrisi ekonomikoaren urteetan, ezin izan diogu ekitaldi horri eutsi, baina kirol hau maite dutenei eta ezagutzen ez dutenei ere tenis-ikuskizun on bat eskaintzeko ilusioari eusten diogunez, txapelketa hori ITF WORLD TENNIS TOUR formatuan berreskuratu dugu. Horrek formatu bakoitzaren baldintzetara egokitzera eraman gaitu, betekizun espezifikoak bete ahal izateko eta Donostiako ikusleei ikuskizun onena eskaini ahal izateko.

Beti bezala, edizio honetan lehen mailako eta nazionalitate ugariko jokalariek parte hartuko dute eta noizbait munduko 100 onenen arten egon arren, postu hori galdu eta berriro munduko 100 onenen artean egon nahi dutenek ere.

Zuzeneko tenisak kirol hau gutxien ezagutzen dutenak harritzen ditu bereziki. Pilotaren abiadurak, jokalariak gertu izateak, giroak, inguru zoragarriak eta abarrek ez dituzte klubera etortzen direnak epel uzten. Asko harro sentitzen dira jokalari hauek slam handien amaierako koadroetan sartzen direla ikusita, zuzenean ikusten baitituzte, edo haiekin argazki bat ateratzeko aukera ere izaten dute.

Zalantzarik gabe, gure hirian lehen mailako tenisaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Eta txapelketaren etorkizuneko edizioak hobetzeko lanean jarraituko dugu.

Zatoz Donostia Hiria 91. Nazioarteko Txapelketa – ITF World Tennis Tour-era eta gozatu tenisik onenaz! Zure zain gaude!

AURREKO EDIZIOAK